
Artaretoa
Gotzone Elu Elu
Bizitza osoa daramadan arren argazkiak egiten, ez naiz sekula ausartu kalera irteten, duela bi urtera arte; beraz, ibilbide laburra dut.
Hondarribian jaioa naiz, gure familiaren jatorria Ondarroan izan arren. Hondar tartean, beraz, beti. Hondarribian jaio, baina Ondarroan hazi eta hezi, eta berriz Hondarribiara bueltatu jaiotzear zegoen alaba bertan jaio zedin. Hartan, Bilbon egiten bainuen lan.
1996an hasita, urtero egin izan dizkiet argazkiak Sanmartzialetan eta Alardean irteten ziren gizon-emakumezkoei. Desfilatzen ikusten nituenean, ez nuen alderik ikusten Alarde pribatuan desfilatzen zutenekin. Atzetik begiratuta ez zegoen jakiterik zein zen gizona zein zen emakumea, gizon-emakumezkoen orrazkera asko aldatu delako. Horrek ideia eman zidan eta buruen argazkiak egiten hasi eta erakusgai jarri nituen Irungo "Kabigorri"-n.
Hori izan zen hasiera. Hortik aurrera, beldurra eta lotsa pittin bat gaindituta, hasi nintzen bestelako argazkiak ere ikusgai jartzen. Ondarroako Turismo bulegoan.(Iazko udazkenean). Hondarribiako Kultur Etxean, beste batzuekin batera. (Aurtengo martxoan). Baldorban (Nafarroa), pare bat erakusketa. (Aurten, neguan eta udaberrian).
Esan ere, esan behar dut, nik ez dudala aparteko ikastarorik egin, txuri-beltzean errebelatzekoaz gain. Inoiz ez dut erreparorik izan ez nekiena besteei galdetzeko eta liburuak irakurtzeko. Dakidan apurra horrela ikasi dut, eta, jakina, argazki asko atereaz. Ikus dezakezuenez, ibilbide xumea. Euskal Filologian lizentziatua naiz.
Beste kontu bat aipatzeko, nire argazki batzuk, beste batzuen argazkiekin batera, liburu batean argitaratu zituzten, ez balio artistikoagatik, egoera baten adierazgarri zirelako baizik: "Tristes espectáculos: las mujeres y los Alardes de Irun y Hondarribia". Margaret Bullen eta José Antonio Egido. Ciencias Sociales. Euskal Herriko Unibertsitatea. Eta beste batzuk, FRIDA aldizkarian argitaratu dituzte: www.revistafrida.com.
Jendea maite dut, hori da nire harrobia, eta kalean ibiltzen naiz argazkiak egiten. Buruen argazkiak egiteko, baimena eskatzen dut. Orain arte ez dut sekula arazorik izan, gustura kolaboratzen dute, eta senegaldarrak dira modelorik ederrenak, biziki gustatzen zaie posatzea. Ondarroa eta Hondarribiako senegaldarrak dira, eta umeek euskaraz jarduten dute inolako arazorik gabe, horregatik jarri dut: euskaldun berriak, Ondarroakoak.
Eskuak, oso gustuko ditut, izugarri adierazten baitute. Lanean ari diren horienak Errenderiako Artisauen azokan egin nituen, aurreko maiatzean. Besteak, eurak konturatu gabe egindako argazkiak dira. Belokekoa, fraide batenak dira. L as fotos de esta fotógrafa combinan seres humanos con objetos. Desde un primer plano de una niña muy salada, a dos perfiles: uno izquierdo de una joven negra con “rastas” a un perfil derecho de una mujer más mayor con un turbante rosa y una túnica blanca. El otro elemento humano que se vislumbra es el muslo exterior izquierdo de una bailarina- presumiblemente- de bailes tradicionales, con un vestido tradicional.
Y una de las virtudes estéticas de nuestra fotógrafa es que da importancia a la artesanía y a la tradición de Euskal Herria. Tanto una alboka- elemento para hacer la deia de los vascones, como para grupos como Oskorri y Alboka- , a una muestra de la madera tras una competición de tronchalaris- aserradores, como un prado como el que disfrutaban los marinos al retirarse, muy cerca del mar, para sentir más la tierra, no distanciarse demasiado del adorado mar , y retornar a la añorada familia que siempre a esperado el retorno.
Ramuntcho Robles Quevedo