359 Zenbakia 2006-09-01 / 2006-09-08

Artisautza

Marisa Egaña. Matxe papera: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Artikulu ugari egiten dira matxe paperaz: Giltzatakoak Bolalumak Kaxak eta poteak Erlojuak Panpinak Zintzilikatzeko panpinak Naif estiloko koadroak Idem. Baxuerliebeekin Buruhandiak Olentzeroak Panpinak, katuak, etab. Itsulapikoak

Enkargu bidez, produktuen serie txikiak egin izan ditu.

2000. urtean, artisautza azoka batera joan zen lehendabizikoz, Ordiziara zehazki, eta geroztik sarritan joaten da besteetara ere: Tolosa, Errenteria, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria, etab.

2004an, Ordiziako azokako posturik onenaren 2. saria jaso zuen.

2006an, posturik onenaren saria jaso du Errenteriako Artisautza Azokan. Zuzenean saltzen ditu bere produktuak, eta artisautzan espezializatutako denda batzuei ere saltzen dizkie; adibidez: Errenteriako APARTE, Hernaniko KUKUNKA edo Oiartzungo BAOBAB dendei.