357 Zenbakia 2006-07-21 / 2006-07-28

Artisautza

Gloria Sukia Aizpurua. Euskal Jantziak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

EUSKONEWSen, jantzien arloan aritzen diren artisau ugari elkarrizketatu ditugu dagoeneko. Ekar ditzagun gogora: Idoia Abinzano eta Alfonso Otal, Iruñeko ehuleak (EUSKONEWSeko 170. zenb.). “Jaialdi”, Amorebieta-Etxanon, euskal jantziak egiten dituzten artisauak. Kaikuak egiten daude espezializatuta (EUSKONEWSeko 205. zenb.). Itziar Alduncín, brodatzaile donostiarra (EUSKONEWSeko 245. zenb.). José Negrillo, Irungo jostuna (EUSKONEWSeko 275. zenb.). “Jostugarri”, almazuelen tailer lezoarra (EUSKONEWSeko 277. zenb.). Gaurkoan, “euskal jantzi tradizionalak” egiten dituen artisau bat ekarri dugu. Dena den, zentzu orokorrean ulertu beharra dago, “tradizional” hitzarekin zehazki zer esan nahi den ikusi beharko bailitzateke.