355 Zenbakia 2006-07-07 / 2006-07-14

Artisautza

Los Juegos. Jostailu Didaktikoak: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Behin bakarrik ekarri dugu foro honetara jostailuak egiten aritzen den artisau bat: Álvaro Cebrián gernikarra (Bizkaia), hain zuzen ere. Gaurkoan, beste bi artisau ekarriko ditugu: Juan Carlos eta Isabel. Jostailu didaktikoak egiten daude espezializatuta.

Jostailua, haurrek jolas egiteko tresna da.

Jolastea, olgetarako zerbait egitea da. Jostailu didaktikoa, helburu bikoitza duen objektua da: batetik, haurra dibertitzea, eta, bestetik, ezagutzak ematea, zerbait ikasteko baliagarria izatea.