355 Zenbakia 2006-07-07 / 2006-07-14

Artisautza

Los Juegos. Jostailu Didaktikoak: Prozesuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

PROZESUA

Produktuaren arabera, prozesua ezberdina izaten da. Baina gehien saltzen dituzten elementuak lauak direnez (puzzleak, jostailuak), hauek nola egiten dituzten ikusiko dugu.

1. Diseinatu. Isabel arduratzen da horretaz. Lehendabizi paperean, eta gero ordenagailuan diseinatzen ditu, serigrafien pantailen originalak prestatzeko.

2. Egurra prestatu. Carabog egurra erabiltzen dute, okumearen antzekoa.

3. Xaflak moztu eta leundu egiten dira, bizar eta gogordurak kentzeko.

4. Serigrafiatu egiten da. Horretarako, serigrafiatzeko pantailak prestatu dituzte aurrez.

Jolas bat prestatzeko, 4 eta 7 pantaila artean erabil ditzakete, izango dituen koloreen arabera. Banan-banan egiten dira hauek, koloreak lehortu egin behar duelako beste bat eman baino lehen.

5. Koloreak babesteko, berniz garden atoxikoaren bi geruza ematen zaizkio.

6. Berriro ere, leundu egiten da.

7. Argizari gardenaren bi geruza ematen zaizkio.

8. Inguratzeko zerraren bidez, piezak mozten dira. Pauso guztien artean zailena da hau, piezak banan-banan egin behar direlako, eta poliki-poliki, akatsik ez egiteko.

9. Euskarria izango den markoan kola ematen da.

10. Pieza guztia lixaren bidez pasa, eta ertzak leuntzeko makinaz taxutzen dira.

11. Plastifikatu egiten da, hau da, plastikoan sartu, saltzeko.

Pieza guztiek “TALLER LOS JUEGOS” anagrama daramate.

Piezak “samba” egurrez egiten dituzte, oso egur porotsua delako, tintak oso ondo hartzen dituena.

Hainbat jolas egiteko, zurgintzak erabiltzen diren teknikez baliatzen dira: kutxatxoen zirrikituak fresatzeko makinaren bidez egitea, jolasen taulei markoa ipintzea, etab. LANABESAK

Honako tresna hauek erabiltzen dituzte: Ordenagailua. 2 segeteatzaile elektriko. Mahaiko ingleteatzaile bat. 2 banda lixagailu. Leuntzeko 2 orbital. Mahaiko fresatzeko makina bat. MATERIALAK Material suntsigarriari dagokionez, zera erabiltzen dute: pinu, samba, haritz, ezpel, sapell eta abarren egurra, tindagai ekologikoak, berniza, argizaria -hauek guztiak, jostailuentzako egokiak-, fresak, seguetak, lixak, biltzeko plastikoa eta ezer gutxi gehiago.