354 Zenbakia 2006-06-30 / 2006-07-07

Efemerideak

Efemeridea. Vicente Amezaga Aresti 1901 urteko uztailaren 1ean jaio zen Algortan

Vicente Amezaga. «Bingen». Euskal idazle eta itzultzailea (Algorta, 1901). Ipuinak eta narrazioak idazten bazituen ere itzulpengintzan nabarmendu zen: Reading Baitegiko leloa (Wilde), Hamlet eta Danemark’eko Erregegaya (Shakespeare), Lur-Miña (Goethe), Plini gaztearen idazkiak (Plinio), Prometeu burdinetan (Esquilo), Adiskidetasuna (Cicerón) eta Platero ta biok (Juan Ramón Jiménez).