Efemeridea. Bizenta Antonia Mogel Elguezabal idazleak 1854. urteko ekainaren 29an zendu zen Bizkaian
Bizenta Antonia Mogel. Gipuzkoar idazlea (Azkoitia, 1782 - Abando, 1854). Haur zelarik, umezurtz gelditu zen eta, Juan Jose anaiarekin batera, Juan Antonio osabak hazi zuen. Garai hartako ohituren kontra, emakumea izan arren, latina eta humanitateak ikasi zituen osabarekin. 1804an, Juan Antonio Mogel hil zen urtean, Ipui onac izeneko bilduma argitaratu zuen. Liburuan, hitz lauz eta bizkaieratik hurbil dagoen gipuzkera batean moldatuak, Esoporen berrogeita hamar alegia daude bilduta. Horietaz gainera, badira beste zortzi, bertsotan moldatuak, Juan Antonio Mogelek eginak. 1820an, Carta Pastoral del Primado de las Españas txostena euskaratu zuen. Lino Akesolo ikerlariak dioenez, Abandon bizi zela, Gabon-kantak ondu zituen Bizentak.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.