
Artisautza
Aparte. Paper eta almazuelen artisautza: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Gaurkoan gure sailera dakarkigun artisaua, paper eta oihalen artisautza lantzen aritzen da nagusiki -aurrerago hobeto zehaztuko dizuegu zertan diharduen-.
Dagoeneko ezagutu ditugu paperaren arloan aritzen diren beste artisau batzuk ere; hala nola, Javier Biñaras eta Juan Barbes, papergileak, eta Henar Peso, paperean egindako obren zaharberritzailea. Koadernatzaile batzuk ere izan ditugu gure artean, Juan Carlos Senar eta “Papiro” tailerreko artisauak hain zuzen ere. Almazuelei dagokienez, berriz, Koldo García Ordoki elkarrizketatu genuen.
