353 Zenbakia 2006-06-23 / 2006-06-30

Artisautza

Aparte. Paper eta almazuelen artisautza: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

Gure artisaua Errenterian jaio zen, 1971ko martxoaren 1ean. Arte Ederren ikasketak egin zituen Bilbon, eta 1997an amaitu zuen karrera, bi espezialitaterekin: zaharberritzea eta diseinua.

Koadernaketak egiten ikasteko ikastaro bat egin zuen, eta 2002an koadernatze lanak egiten hasi zen bere etxean lanean.

2004an, denda zabaldu zuen Errenteriako Herriko Plazan, udaletxearen aurrean.

2003an, artisauen Gabiltza elkarteko kdie egin zen. Gaur egun, bertako idazkaria da.

Urte horretan bertan, “Blas Arratibel” artisautza saria irabazi zuen, Bilduma Berrien adarrean, berak koadernaturiko liburu bati esker. Lehiaketa hori Arabako Foru Aldundiak antolatu ohi du urtero.

2004an, almazuelei (patchwork) buruzko ikastaro bat egin zuen, eta maiatzan zehar Errenterian izan ohi den Patchwork Azokan parte hartu zuen parte 2005 eta 2006an.

2003an, artisautza azoka batera joan zen lehenbizikoz, Ordiziakora hain zuzen ere (Gipuzkoa). Gabonetan, Donostiako Santo Tomas azokara ere joan zen.

Gaur egun, urtean 12 bat artisautza azoketara joaten da.

Ikastaroak eman izan ditu Donostian, bai helduei altzariak zaharberritzen irakasteko, bai haurrei jarduera plastikoak erakusteko. “APARTE”

ARANTXA PASKUAL

Herriko Plaza 5

20100 ERRENTERIA / GIPUZKOA

Tef. 943.579926 - 615766287

Mail: aparte2004@begira.com