
Artisautza
Menina Tailerra. Txontxongiloak eta festetarako apainketak: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Artisautzaren arlo berri bat dakarkizuegu gaur. Eskulana eta sormena uztartzen dituzten artisauak ezagutuko ditugunez, artisau-artistak, artista-artisauak, artistak edo artisauak direla esan dezakegu. Artisau hitzari Erdi Aroan ematen zitzaion zentzua emango diogu, artista eta langintza guztiak biltzen ditu-eta. Jonan eta Idoia txotxongiloak egiten aritzen dira, baina, ikusi ahal izango duzuen bezala, buruhandiak, etxeak, karrozak, erraldoiak, eszenografiak eta festekin lotuta dagoen beste edozein apainketa egiten dute.
