Egileak: Jasone Cenoz eta David Lasagabaster Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 302 ISBN: 84-8373-061-8 Ezaugarriak: Eskola testuinguruaren baitako hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera fenomeno konplexuak dira, hainbat faktoreren eragina jasotzen dutenak, hala indibidualak, ikasleen ezaugarriei lotuak, nola gizarte eta eskola ingurunekoak. Konplexutasun hori dela eta, liburu honetako kapituluetan, fenomeno horiek hainbat ikuspegitatik jorratzen dituzten lanak jaso ditugu: soziolinguistikoa, pedagogikoa, linguistikoa eta psikosoziala. Liburuak helburu bikoitza du: alde batetik, hizkuntzen jabekuntza eta erabileraren izaera diziplinartekoa nabarmentzea, eta, bestetik, alor horretan Euskal Herrian egiten ari diren zenbait ikerketa aurkeztea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.