348 Zenbakia 2006-05-19 / 2006-05-26

Euskobooks

Aipamena. Enpresa bat sortzeko 10 urrats: 10 pasos para crear una empresa

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: SPRI Orrialde kopurua: 183 Ezaugarriak: Enpresa bat sortzeko 10 urrats gidaliburu hau ekintzaile berrien kontsultarako eskuliburuen artean, beharrezko erreferente bilakatu da. Duela hamar urte baino gehiago ekin zitzaionetik, liburu honen xedea enpresa bat martxan jartzeko prozesuan sortzen diren galderei erantzun argiak eman nahi dizkieten pertsona haientzako gida-liburu izatea izan da. Liburu honetan adierazten diren jarraibideek ez dute behin betikoak izan nahi, ezta negozio berri bat sortzeko prozesuan sor daitezkeen aukera eta aldagai guztiak jaso ere. Hau ez baita gidatu gaituen irizpidea. Betidanik SPRI-ren helburua enpresa bat sortzean sor daitezkeen oinarrizko gaiak ulertaraztea izan da. Batez ere, enpresa jardueran eragina duten eta urteak pasatu ahala aldatzen diren lege, arau, araudi eta xedapenei dagokienez.