349 Zenbakia 2006-05-26 / 2006-06-02

Euskobooks

Aipamena. Hartz arrea Pirineotan: biologia, kultura eta kontserbazioa

Egilea: Migel Mari Elosegi Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 228 Ezaugarriak: Migel Mari Elosegi biologo eta basozain leitzarrak monografia bat eskaini dio Pirinioetako hartz arreari, hiru arlo hartuz kontuan: biologia, kultura eta kontserbazioa. Batetik, animalia honen ohiturak, janaria, bizilekua, hibernazioa eta abar aztertzen ditu; bestetik, Euskal Herrian hartzak sortu izan dituen mitoak, leiendak, beldurrak eta beste; eta azkenik, ia galdurik zegoen hartz-populazioa ugaltzeko egindako saioak, horrek sortu dituen arazoak (abeltzainekin adibidez) eta aurrera begira har litezkeen bideak ikertu ditu. Liburu landua eta aldi berean atsegina, koloretako ehunen bat argazkiz eta hainbat mapa eta eskemaz hornitua.