
Artisautza
Christian Louis. Maisu Perfumista: Sarrera
GARMENDIA IARTZA, Koro
Patrick Süskind alemaniarrak 1985ean argitaraturiko “El perfume: historia de un asesino” eleberriak ospea eman zion idazleari, eta, aldi berean, modan jarri zuen perfumeen mundua. Jean Baptiste Grenoulle-ren historia azaltzen zen liburuan,“inoiz izan den perfumistarik onenarena”. Jean Baptiste, Süskind idazlearen irudimenaren fruitua zen, baina guk benetako “perfumista” baten figura aurkeztuko dizuegu: Christian Louis, Frantzian diren 40 maisu perfumistetako bat, eta Euskal Herrian daukagun apurretakoa.
