347 Zenbakia 2006-05-12 / 2006-05-19

Artisautza

Christian Louis. Maisu Perfumista: Artista

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISTA

Versallesen jaio zen, 1953ko otsailaren 22an. Bi urtetan zehar, Medikuntza ikasi zuen Limogesko Fakultatean. 17 urte eman ditu industria farmazeutikoan eta kosmetikan lanean, Ameriketako Estatu Batuetan, E. Lilly & E. Harden enpresan. Galimard perfumistaren ikaslea izan da eta maisu perfumistaren titulua du.

Labastide-Clairenceko Arceaux plazan dauka laborategia Christian Louisek, eta pasioz beterik erakutsi digu bere artea, zeremoniatsu, xehetasun guztiekin.

Ausarta zen Labastidan “maisu perfumista” izatea, baina Christianek aurrera jo zuen, eta garaile irten zen. Ez dauka misteriorik: sormenaz baliatu eta lana egitean datza bere sekretua. Horrela, produktu sorta zabal bat atera du, "Parfums et Senteurs du Pays Basque" (Euskal Herriko perfume eta usainak) izenarekin merkaturatzen duena.

Bere 64 perfumeak sortzeko, 387 produktu aztertu behar izan ditu, ehunka fitxa landu, eta orenak eta orenak sartu. Sentimendua, ezagutza eta lana uztartzearen emaitza. Christianek berak dioen bezala: “Perfume bat sortzea, etxe bat eraikitzea bezala da. Lehendabizi oinarriak finkatzen dira; horiek hondoko usainak genituzke. Gero hormak eraikitzen dira, bihotzetik ateratzen diren notak; eta, azkenik, teilatua ipintzen da, burutik ateratzen diren notak”. Horregatik, perfumeen “eraikitzailetzat” du bere burua.

Dibortziatuta dago eta seme bat du. Christian LOUIS

PARFUMS, SENTEURS, SAVEURS DU PAYS BASQUE

Place des Arceaux

Le Bourg

64240 LA BASTIDE CLAIRENCE

Tef. Fax.: 05 59 29 56 89

Sakelakoa: 06 80 73 22 67

Helbide elektronikoa: info@parfumsonline.com

Dendaren ordutegia: 10:00-12:30 eta 14:00-18:30.

Baiona: 4, rue de la Salie.

Ezpeleta: Rue Principale.

Ainhoa: Rue Principale.

Salies-de-Béarn (kontzesionarioa).