Efemeridea. Eusebio Maria Azkue Barrundia 1813. urteko apirilaren 13an jaio zen Lekeition
Eusebio Maria Azkue Barrundia. Euskal idazlea (Lekeitio, 1813 - Lekeitio, 1873). Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Karlisten alde borrokatu zen lehen karlistadan. Gerra amaituta, Marotoren hitzarmena ez baitzuen aintzat hartu, Ferrolera joan zen Nautika ikasketak egitera. Piloto gisa zenbait urtez itsasoan ibili eta gero, nautika irakasle egon zen Bermeon, Mundakan eta Lekeition azkenik. Matematikazale eta olerkaria zen; Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860 urte inguruan. Eusebioren poesiak Resurrección María semeak argitaratu zituen aita hil ondoren, Parnasorako Bidea (1896) izenburupean. Mota guztietako olerkiak ditu: onerazpenekoak (deboziozkoak), ipuinak, iolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri-bertsoak (epigramak), pozgarriak eta benetakoak, semearen sailkapenaren arabera. Bertatik ezagutzen zuen euskaldunen bizitzaren alderdi desberdinak deskribatu ditu modu koloretsuz, epigrametan eta satiretan halako malizia punta erakusten duelarik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.