340 Zenbakia 2006-03-24 / 2006-03-31

Efemerideak

Efemeridea. Ramos Azcarate olerkaria 1847ko martxoaren 28an jaio eta 1904ko martxoaren 26an hil zen



Ramos Azcarate. Argazkia: armiarma.com Gipuzkoar olerkaria (Tolosa, 1847 - Tolosa, 1904). Zapataria lanbidez, hasieran liberala zen, baina gero karlista bilakatu zen, eta haien alde borrokatu zen. Haren lan gehiena politikoa da eta garaiko aldizkarietan argitaratu zuen, El Cántabro izenekoan bereziki. Ehundaka bertsoren egilea da, Tolosako Ihauterietarako idatziriko Tolosako Galtzaundik bere buruari jarriak direlarik ezagunenak guztietan. Halaber, bi komedien egilea da: Ijituben kontratuba eta ezkontza eta Beotibarko jazarra.