Aipamena. Hizkuntza eskubideak Euskal Herrian: Zer eskubidez ari garen eta zertan diren
Egilea: Paula Kasares Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 119 ISBN: 84-7485-967-0 Ezaugarriak: Lan honek, bere izenburuak dioen bezala, hizkuntz eskubideak zer diren eta Euskal Herrian zertan diren azaldu nahi du. Hizkuntza giza eskubideen oinarrizko kontzeptualizaziotik abiatuta, Euskal Herrian dugun egoera jurilinguistikoa aztertu du euskararen estatus diferenteak azalduz. Baina, lan honetan ikuspegia ez da juridikoa. Euskal Herriko herritarren hizkuntza eskubideak zertan diren ez digu indarrean dagoen hizkuntza legeriak soilik esaten. Legezko egoera hori azaleko egoera formala baino ez da, errealitatea anitzagoa da eta legeak ezartzen duen statu quoaren azpian onartze eta kuestionamendu, inertzia eta erresistentzia, jokamolde, joera eta jarrera ezberdinak daude hizkuntza den errealitate anitz eta identitate elementu horren inguruan. Bera, lan horrek egoera jurilinguistikoa ez ezik, hizkuntza eskubideen inguruko gizarte prozesuak, herritarren bizipenak, kexak eta aldarrikapenak ere azaldu ditu; gizarte prozesu horietan baitago egun euskaldunen hizkuntza eskubideek dituzten legezko mugak, trabak eta aitortzarik eza aldatzeko aukera.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.