Egilea: Jose Angel Irigaray Argitaletxea: Pamiela ISBN: 84-7681-464-X Ezaugarriak: Liburu honetako narrazioak -litterazioak deitzen ditu egileak- kontakizun solteak dira, nahiz zehar-josturaz kiribilka edo patchwork gisa harilkatu idatzlantzat ere har daitezkeen. Agerian edo ezkutuan beti present dirudien Jan F. Elia (alegiazko?) pertsonaiaren eros eta thanatos-en arteko bidaia-isladak direla esan daiteke, denboraren mugan eta joan-jinean garatuak. Istoriak eta idatz tankera bereziak dira, aldiz surrealismo edota errealismo poetikoaren ildokoak, aldiz metaliteratur airea dutenak. Denetan hizkuntza bera eleder bilakatzeko joera, literaturaren patuan egositakoetatik amaierako isiltasuneraino, tour de force bat den agoran gaindi.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.