331 Zenbakia 2006-01-20 / 2006-01-27

Artisautza

Luis Salmerón. Tailuetan Maisu: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

BERE PRODUKTUAK

Gaur egun, bi produktu mota lantzen ditu Luisek. Batetik, euskal artisautzako piezak: kutxak, ordulariak, ezkutu heraldikoak, udalerri, elkarte zein enpresen ezkutuak, etab.

Bestetik, altzari zizelkatuak egiten ditu: takiloiak, mahaiak, aulkiak, armairuak, oheburuak, ispilu zein argazkien markoak, esekitokiak, etab. Luisek berak diseinatu ditu etxean dauzkan altzariak, eta egiazko artelanak direla esan dezakegu, museo batean egoteko modukoak; ez tailu apartengatik bakarrik, baizik eta baita orekaren edertasunagatik, harmoniaz beteta baitaude forma geometrikoak, Luisek bikain egiten dituen loreen irudiz beteak. Horregatik guztiagatik, ezbairik gabe esan dezakegu Luis Salmerón “tailuetan maisu” dela.