331 Zenbakia 2006-01-20 / 2006-01-27

Artisautza

Luis Salmerón. Tailuetan Maisu: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

HISTORIA

Ez zaigu K.a. 3500. urte inguruko mesopotamiar zibilizazioko altzaririk iritsi, baina, erliebe eta tailuei esker, jakin badakigu garai hartakoak nolakoak ziren.

Egiptoko kulturari dagokionez, Kairoko Museoan K.a. 2800 urteko hainbat altzari daude ikusgai.

Aipatu ditugun kasuetako piezak zizelkatuta zeudenez, baiezta dezakegu ordurako egon bazirela artisau zizelkatzaileak.

Garai bakoitzeko altzariek estilo berezia izan dutenez, aroz aro ezberdinak izan dira tailuak. Ez gara orain altzarien tipologia kronologiko edo geografikorik egiten hasiko; besterik gabe, altzari zizelkatzaileen lana zeinen aspaldikoa den ikusarazi nahi dizuegu.