Aipamena. Hizkuntzen mundua: Munduko hizkuntzei buruzko txostena
Egileak: Félix Martí, Paul Ortega, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña, Patxi Juaristi, Carme Junyent, Belén Uranga eta Estibaliz Amorrortu Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 456 ISBN: 84-8373-817-1 Ezaugarriak: Munduko Hizkuntzen Txostenaren helburua munduko egoera soziolinguistikoa aztertzea da: egungo gizateriaren ezaugarri den hizkuntz aniztasuna deskribatzea, hizkuntz uniformetasuneranzko joerak ebaluatzea, eta zenbait jarraibide edo hizkuntz plangintzarako neurri ezartzea, hizkuntz komunitate ahulenen edo arrisku handien duten komunitateen alde egiteko, eta hizkuntz plangintzan jarduten dutenek -gobernu funtzionarioek, erakundeetako aitzindariek, ikertzaileek eta komunitate kideek- neurri horiek ezarri ahal izateko. “Azken hamarkadetan, ekologia-aniztasunaren eta kultur aniztasunaren garrantziak eta aniztasun horrek egun dituen mehatxuek aitorpen zabala izan dute. Hausnarketa horietan munduko hizkuntz aniztasuna gai nagusietakoa izan ez bada ere, galzorian dauden hizkuntzen fenomenoa larriagoa da, beharbada, espezie biologikoek eta kultur aniztasunaren beste alderdi batzuek duten arriskua baino. Txosten honek arrakastaz aurkezten du galzorian dauden hizkuntzen arazoa: zehaztasun zientifiko xehatua eta arrazoizko gizarte-kezka uztartzen ditu, edozein irakurlek erraz ulertzeko moduan.” Fèlix Martí Centre UNESCO de Catalunya-ko zuzendari (1984-2002) eta UNESCO Advisory Committee on Linguistic Pluralism and Multilingual Education batzordeko presidente (1999-2003) izandakoa da. Paul Ortega UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroaren zuzendari izandakoa da, eta, gaur egun, Pax Romana ICMICA erakundearen idazkari nagusia da. Itziar Idiazabal Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Andoni Barreña Salamancako Unibertsitateko irakaslea da. Patxi Juaristi Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Belen Uranga Munduko Hizkuntzen Txostenerako eginiko ikerketaren koordinatzailea da, eta Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.