328 Zenbakia 2005-12-23 / 2006-01-06

Efemerideak

Efemeridea. Manuel Larramendi idazlea 1690. urteko abenduaren 25ean jaio zen



Manuel Larramendi. Gipuzkoako idazlea. Hiru urte zituela ama hil zitzaion eta aita bigarren aldiz ezkondu zen; beharbada horregataik hartu zuen amaren abizena, eta horrela ezagutu zen txikitan Hernanira eskolara joan zenean eta, hamazazpi urterekin, Jesusen Lagundian sartu zenean ere.

Lagundian lehen ikasketak Villagarcía de Camposen egin zituen. Hurrena Medina del Campon filosofía ikasi zuen. Ondoren, urtebete pasa zuen gramatica irakasten, eta 1715etik 1720ra Salamancan izan zen. Han zegoela, Margarita erreginaren hileta sermoia eman zuen1716an. 1720an hasita, lau urtez, Medina del Campon ibili zen filosofía irakasten; eta, atzera, berriz, Salamancara joan zen 1730. urtera arte, ikasleen maisu.

Garai hartan hil otoitz, hitzaldi eta oratoriazko piezak agindu zitzaion, Luis Laren hil otoitza, beste batek (1724). 1730ean Valladolidera joan zen, San Ambrosio ikastetxera, teologia morala irakastera, eta predikari gisa. Hor bukatu zen Larramendiren irakasle lana, Mariana de Neoburgo, Karlos II.a erregearen alargunaren konfesore izendatu baitzuten. Zurrumurru gaiztoak sartu ziren erreginaren eta bere izen ona babestearren, Felipe V. Erregearengana joan zen Sevillara, eta arazoak erabat garbitu baziren ere, Loiolara erretiratzeko erabakia hartu zuen.

1734. urteaz gero hango paperetan aipatzen da Larramendi operarius et concionator. Han gelditu zen arte, eta urte haiek, bere euskarari buruzko lanetan ez ezik, udaletxe batzuetako arazoetan bitartekari lanak egiten pasa zituen.