327 Zenbakia 2005-12-16 / 2005-12-23

Efemerideak

Efemeridea. Manuel Lasarte Arribillaga Nafarroan jaio zen 1927ko abenduaren 16an



Manuel Lasarte Arribillaga. Nafarroako bertsolaria (Leitza, 1927). Hamabi urte zituela Aiara joan zen bizitzera, eta Oriora gero. Errementaria da bizibidez. Hemezortzi urte zituela hasi zen bertsotan Baserri eta Uztapiderekin. Errima biribila, hots kidetasun gozoa eta bertsoa neurtzen zehaztasun handikoa izan da Lasarte. Baditu bi liburu, bertso jarri eta bat-batekoekin: Bertso-mordoxka (1970), eta Gordean neuzkanak (1975). Geroztik egunkarietako artikuluak bildu eta argitara eman ditu Beranduko lanak (1992) izenburupean.