325 Zenbakia 2005-12-02 / 2005-12-09

Artisautza

Kulunka. Denda Tailerra: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Artisaua, normalean, lan mota zehatz batean espezializatuta egoten da, baina gaurkoan atal honetara dakartzagun bi artisauak hiru arlo ezberdinetan aritzen dira lanean: MARKETERIAN, ALTZARIAK ZAHARBERRITZEN, eta TAPIZGINTZAN. Teknika hauen inguruan, beste artisau batzuen fitxak argitaratu ditugu dagoeneko. ZAHARBERRITZEAri dagokionez, KALLITEKHNIAri buruzko artikulu bat prestatu genuen, eta, TAPIZERIArekin lotuta, Francisco Rebéri buruzko artikulua.