323 Zenbakia 2005-11-18 / 2005-11-25

Efemerideak

Efemeridea. Agustin Anabitarte Irazu 1891. urteko azaroaren 20an Donostian jaio zen



Agustin Anabitarte Irazu. “Anabi” Euskal idazlea. Donostian jaio zen 1891. urteko azaroaren 20an. Euskaltzain urgazlea. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen: “Euskal Esnalea”, “Gipuzkoarra”, “Euskera”, “Gure Herria”, “Euzkadi”, “RIEV”, “Argia” etab. 1923koa da haren lehen obra, Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko; 1925ean Antzinako Olimpiar Jolasak argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: Usauri, 1929, Euskaltzaindiko Schuchardt saria; Donostia, 1932ko sari bera lortu zuena eta Poli, 1958an argitaratua. Donostiaren erakusle agertzen da Anabitarte bere idazkiekin. Bidalki kronika bar ere argitaratu zuen, Aprika-ko basamortuan (1961), Algerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista. Erdaraz Patrones y capitanes de yate argitaratu zuen 1958an. Anabitarte, bestalde, argazkizalea zen eta bidaldietako erreportaiak eta erakusketak burutu zituen.