Egileak: Hainbat Argitaletxea: Jakin Orrialde kopurua: 103 ISBN: 0211/495X Ezaugarriak: Eskuetan duzun hau bigarren aldiko 141.zenbakia da eta 2004. urteko bigarrena. Zenbaki honetako Gai Nagusia sailean euskal telebista lokalei burusko azterketari heldu diogu. Izan ere, 90eko hamarkadatik hona asko ugaritu da telebista lokalen kopurua. Gaur egun izaera eta mota ezberdineko berrogeita hamar telebista lokaletik gora ari da emititzen Euskal Herrian, eta euskal ikus-entzuleen eguneroko “telebista-menua” gero eta eragin handiagoa daukate. Telebista lokale ez da, dagoeneko, euskal komunikazio sistemaren baitan bigarren mailako eragile, haren atal esagurantsua baizik.Maila komunikatiboan ez ezik, baita maila ekonomiko, sozial eta institusionalean ere. Bi atelekosatzen dute atal monografiko hau. Lehenik, Edorta Arana, Patxi Azpillaga eta Batriz Narbaiza EHUko irakasleen artikulua dator euskal telebista lokalen izaeraren eta egoeraren azterketa orokor eta zabal batekin, eta, ondoren, gaiaren inguruan burututako iritzi bilketa bat. Artikulu nagusian, beraz, Arana, Azpillaga eta Narbaizak Euskal Herriko telebista lokalen panorama orokorra aurkezten dugute, sektore horren baitako alderdi esangurantsu guztiak jorratuz: euskal telebista lokalen zerrenda eta tipologia; telebista kateen izaera eta helburuak; komunikazio talde handien sarrera telebista lokalen sektorean; telebista lokalen ekonomia eta finantzazioa; programazioaren azterketa; euskarak programazioetan duen presentziaren azterketa eta balorazioa; eta, azkenik, telebista lokalei buruzko araudiaren inguruko ohar eta hausnarketak. Sailaren bigarren atala osatzeko, telebista lokalaren sektorean lanean diharduten hainbat lagunengana jo dugu euskal telebista lokalen panoramaren inguruan iritzi eske. Honako auziak planteatu dizkiegu: euskal telebista lokalen berezko identitate ezaugarriak; komunikazio talde handien eta telebista lokalen arteko harremana; euskarak telebista lokalen programazioan duen lekuaren balorazioa; administrazioaren zereginaren eta sektorea zuzentzen duen araudiaren inguruko gogoeta. Azkenean, sei lagunek eratzun digute. Bestalde, Gaiak sailean, Arrasateko kooperatiba esperientziari buruzko Unai del Burgoren artikulua dakarkigu. Bertan, esperientzia horren azterketa kritikoa egiten du: egilearen iritziz, mundu mailako testuinguru ekonomikoaren baitako aldaketa orokorrek (lehiakortasuna, merkatu berriak, globalizazioa...) Arrasateko lankidetza mugimenduaren hasierako oinarri filosofikoak ahuldu eta malgutu dituzte. Egunen gurpilean sailean bi sinadura berri ditugu aurten: Juan Ignazio Hartsuagak heldu dio soziolinguistikaren alorrari, eta Patxi Gaztelumendik Telepolis atalari. Literaturari buruzko atala, iaz bezala, Laura Mintegik jorratuko du. Bestalde, zenbaki honetan ez da Kultura atala osatu, baina aurrerantzean berriro ere agertuko da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.