317 Zenbakia 2005-10-07 / 2005-10-14

Artisautza

Juanjo Ucar Jiménez. Zilarraren Artisaua: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Gure iritzian, artisautzako fitxa hauekiko interesa agertzen dutenek gehiago sakontzen dute fitxan aztertutako gaian, artisauari buruzko informazioan baino. Edonola ere, eta gure ohiturari eutsiz, sail honetan bertan aurrez ezagutu ditugun beste artisauak ekarriko ditugu gogora.

Gaurkoan, zilarrezko "bisuterian" espezializatutako artisau bat ekarri dugu gurera. Komen artean ipini dugu hitz hori, baina, gaizki erabilita dago. Izan ere, Errege Akademia Espainiarraren Hiztegiak dioenaren arabera, “material ez-preziatuz egindako objektu apaingarrien industriari” deitzen zaio “bisuteria”. Jakin ezazue “material preziatuak” urrea, zilarra eta platinoa direla. Beraz, desegokia da "zilarrezko bisuteria" esatea; zuzen hitz egiteko, "zilarrezko bitxigintza" esan beharko genuke.

Sail honetan, bitxigintzarekin lotuta dauden bi artisauren fitxak eman ditugu aurrez argitara: Aitor Diego eta Aurkene Rementeria, zilarra lantzen duten artisauak. Asun Esnal, artisau bitxigilea.