308 Zenbakia 2005-07-08 / 2005-07-15

Euskobooks

Aipamena. Montserrat Soto

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Koldo Mitxelena Orrialde kopurua: 119 ISBN: 84-7907-442-6 Ezaugarriak: Montserrat Soto argazkiagintza eta bideoaz baliatzen da bigarren mailan inmaterial bihurtzen diren errealitateko iudiak harrapatzeko, kameran erregistratzen direnean eta guregana, ikusleongana iritsi bitarteko prozesuan, erakusketa espazioetan. Ildo horretan, zati eta objektu erreal hori hartu zen leku eta mementoan han egon ez ginenok jasotzen duguna, errefrakzio egoera bat da beste adore batekin, modu irreal eta baldintzatu batean iristen zaigun ikuspegi bat. Eta Susan Sontagek arrazoi guztiz esaten du: “irudi fotografikoek lehenengo pertsonan esperimentatzen ditugun sentimenduak ateratzera jotzen dute, eta normalean esnatzen diren sentimenduak ez dira bizitza errealean ditugunak izaten. Askotan, argazkian ikusten dugun zerbaitek gehiago aztoratzen gaitu benetan esperimentatzen dugunean baino”.