297 Zenbakia 2005-04-22 / 2005-04-29

Artisautza

Gerard Danné. Markoztatzailea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

SARRERA

Orain arte, sekula ez dugu artisau "markoztatzailerik" elkarrizketatu; hots, bere artea obren balioa handitzera zuzentzen den artisau bati, obra hori koadro bat, esmalte bat edo objektu bat izan. Horregatik, Gerard Danné artisauarengana jo dugu. Bere tailer-dendan sartu orduko, egur usainak hartu gaitu, eta ehunka artelanetara joan zaizkigu begiak: markoztatutako koadroak batzuk, eta hutsak egon arren harmoniaz betetako markoak besteak. Horrelako egoeretan tamaltzen da bat hain etxe txikia izateaz; ez, zuzenago esanda, etxean hain horma libre gutxi izateaz. Gure ohiturari jarraituz, gaiari buruzko azalpen historiko labur bat eginez emango diogu hasiera fitxari.