297 Zenbakia 2005-04-22 / 2005-04-29

Artisautza

Gerard Danné. Markoztatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA IARTZA, Koro

ARTISAUA

1955eko abenduaren 18an jaio zen Landau hirian (Alemania), hara zuzendu baitzuten bere aita, militar frantses bat. Hiru urte zeuzkanean, Frantziara itzuli ziren.

Lehen mailako ikasketak egin ostean, ebanisteria ikasi zuen, eta, gero, altzariak zaharberritzen.

1975ean zaharberritzaile lanetan hasi zen Miarritzeko tailer batean.

1977an Donostian jarri zen bizitzen, eta bertan, zaharberritze lanak egiten jarraitu arren, marketeriako ikasketak egin zituen.

1983an, Errenteriako Artisautza Azokan parte hartu zuen, marketeriako lanak erakutsiz.

1986an Donostiako Gros auzoko San Frantzisko kalean, 54. zenbakian, zabaldu zuen bere tailer-denda, eta gaur egun ere hantxe darrai markoztatze, marketeria, titakadura eta zaharberritze lanak egiten. El Desván Danné

Gerard Danne

San Frantzisko 54

20002 DONOSTIA

Tef. 943.276640