Egileak: Manex Pagola [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 511 ISBN: 84-8419-936-3 Ezaugarriak: Zainak aldizkariaren monografiko honetan -21. zenbakia-, Donibane Lohizunen egin diren azken Itsasoaren Antropologia Jardunaldiak ekitaldietako ekarpenak bildu dira. Hemen itsas kultura antropologiaren ikuspegitik aztertzen dute ikertzaileek, zeintzuk ingurune horretan egungo produkzioaren ekonomia eta gestio parametroek duten etengabeko eraginaz arduraturik azaltzen diren. Gainera, euskal itsas kultura eta gizarteari buruzko datu berri eta argigarriak eskuratzen ditugu. Errealitate sozio-kulturala diziplina askotako ikuspegitik aztertzen da eta, era berean, historia, inguruneko parte hartze sozio-kultural, museologia eta literatura alorretatik egindako azterketa eta interpretazioak erantsi zaizkie. Azkenak, literaturak, faktore eragile gisa, oso ezaugarri zehatzetako errealitatea erakusten du. Hitz batez, Euskal Herrian itsas kultura egunez egun eraikitzen ari diren gizon-emakumeei eskainitako ikerlan nagusiak ditugu gure aurrean. Informazio gehiago: www.euskoshop.com
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.