296 Zenbakia 2005-04-15 / 2005-04-22

Euskobooks

Aipamena. Zer da nazioa?

Egilea: Ernest Renan Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 134 ISBN: 84-8373-620-9 Ezaugarriak: Nazio bat, beraz, elkartasun hendi bat da, iraganean egindako eta aurrerantzean egiteko prest gauden sakrifizioen sentimenduek osatzen duten elkartasuna da. Iragan bat suposatzen du, baina orainean gertakari ukigarri baten bidez laburbiltzen da: baiezkoa, hots, elkarrekin bizitzen jarraitzeko garbiro adierazitako nahia. Nazio baten existentzia (barkatu metafora) egunero gauzatu behar den plebiszitua da, gizabanako baten existentzia bizitzaren aldeko betiereko baieztapen etengabea den bezalaxe.