Egilea: Zesar Martinez Argitaletxea: Deustuko Univertsitatea Orrialde kopurua: 68 ISBN: 84-7485-912-3 Ezaugarriak: Egungo globalizazioaren diskurtso dominantean, albaketa soziala eta, beraz, kolektibitateen bilakaera, nahitaezko eboluzio saihestezin gisa aurkezten da, kontingentziarik edo beste aukerarik onartzen ez duen eboluzioa. Diskurtso ideologiko horren inguruan eraboteko adostasunaeraiki nahi izateak definitu du, neurri batean, azken hamarkadako joera sozio-ideologiko nagusia; hau da, merkatu globalizatuaren lehiakortasuna eta etengabeko hazkunde ekonomiko-produktiboa giza eboluzioaren eta progreso sozialaren logika saihestezina bezala aurkeztea: globalizazioaren gezurrezko determinismo sahiestezina. Lan honetan, pentsamendu soziologikoan garatu diren ikuspegi teoriko ezberdinek nola kontzeptualizatu duten gizartearen produkzioa eta gidaritza aztertuko dugu. Eta, horrekin lotuta, ikuspegi teoriko bakoitzak nolako determinismoa eman dion giza egintzari eta nolakoa gizarte-egituraren “berezko” aldaketari. Azkenik, globalizazio neoliberalaren sasoi hauetan aldaketa sozialari buruz zabaltzen ari den diskurtso ideologiko deterministari aurre egin nahian, autore batzuen ekarpen teorikoak bilduko ditugu, aldaketa soziala aktore-sareen eguneroko praxi pertsonala eta kolecktiboarekin lotuz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.