296 Zenbakia 2005-04-15 / 2005-04-22

Euskobooks

Aipamena. Agustin Kardaberaz. Hirugarren Mendeurrena: 1703 - 2003

Egilea: Hainbat Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 256 ISBN: 84-7485-963-8 Ezaugarriak: Deustuko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak antolatuta, Agustin Kardaberazen jaiotzaren hirugarren mendeurrenaren itzalean, hernaniarraren omenezko Jardunaldia izan genuen 2003ko azaroaren 27an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Hizlariek bi lerro nagusi jorratu zituzten: Jose Ramon Zubiaur, Itziar Turrez, Adolfo Arejita, Ixiar Bidaola, Larraitz Zubeldia eta Bittor Hidalgok Kardaberazen lanen hizkuntzazko ikuspegia; Josu Bijuesca, Joana Garmendia eta Andres Urrutiak, berriz, Kardaberazen Erretorikaren gaineko gogoetak. Hizkuntzaren eta Erretorikaren alderdiek ez ezik, omenduaren bizitzak eta lanek ere izan zuten tartea Patxi Altunak eta Rosa Miren Pagolak, hurrenez hurren, egin zituzten hitzaldietan. Jardunaldi hartan esanak eta adieraziak denon eskura jartzea da Agustin Kardaberaz. Hirugarren Mendeurrena (1703-2003) liburu honen xedea. Hemen aurkituko ditu irakurleak beharbada orain artean inork argitan jarri ez dituen eta, apika, baita ahaztuxe zituen Kardaberazen hainbat alderdi ere.