293 Zenbakia 2005-03-18 / 2005-04-01

Euskobooks

Aipamena. Munibe 20: Jentilen Akaberak

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Aranzadi Zientzi Elkartea Orrialde kopurua: 131 ISSN: 1132-2217 Ezaugarriak: Munibe (Antropologia - Arkeologia) Aranzadi Zientzi Elkartearen aldizkarietako bat da. Ikerkuntzarako zentro hau 1947an sortu zen eta arkeologi, etnolografi eta natur ondare babestu, ikertu eta ezagutzera ematea ditu helburu. Munibe (Antropologia - Arkeologia) Elkarteko bazkide guztiei zuzenduta dago, baita antropogi gaiez arduratzen den Komunitate Zientifikoari ere. Urtean ale bat argitaratzen da, eta aldian behin, gehigarri batzuk ere plazaratzen dira. Argitara ematen dituen ikerketa-lanak kanpoan ezagutzera eman eta Elkarteko Bibliografi fondoak aberasteko asmoz, mota bereko beste hainbat zientzia-argitalpenekin trukatzen da. Lan honen atal nagusiak honako hauek dira: a- Ahozko kontakizunen bilakaera aztertzeko metodo proposamena b- Metodoaren aplikazioa jentilen akaberaren mitoaren ahmaika bertsioei. Konklusioak eta inkognita berriak. c- Jentilen akabera osatzen duten motiboak Euskal Herritik kanpo aurkitzeko saioak: Betazal jasoa, lainoa, akabera. d- itoaren esanahi jatorraren osaketa, Europan zehar aurkituriko elementuen laguntzaz. e- Egokitzapen arkeologikoa motiboen banaketa mapentzat eta esanahiarentzat.