Egilea: José Laborda Yneva Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 475 ISBN: 84-7821-530-1 Ezaugarriak: Liburu honek, gidari bikain baten laguntzaz, elizbarrutiaren laurogeita hamaika tenpluak bisitatzeko gonbita egiten die irakurleei. Zaharberrituak izan diren tenpluak bisitatzeko gonbita, hain zuzen ere. Joan den mendearen bigarren erdian, parrokien baliabide ekonomikoak murriztu egin ziren. Izan ere, Elizbarrutiaren biztanleria undustriaguneen inguruan batu zen, eta landaguneak jendez hustu ziren. Horrek eragin zuzena du Arabako tenplu askoren kontserbazioan. Denbora askoan, "mantentze iraungarri"aren kulturarekin, tradiziozko eraikuntza teknikak (konponketa esku-hartze txikiak; sarritan, baliabide gutxi izan arren, eliztarrek berek egiten zituzten auzolanean) medio, elizen kontserbazio egoera onargarria izan zen. Elizetan ia modu iraunkorrean izaten parrokoek, gainera, eraikinaren egoera kontrolatzea eta ikuskatzea bermatzen zuten. Baina landa ingurunea jendez hustu zenean, jada ez zen horrelakorik gertatu. Elizbarrutiaren ondare-eraiki ugariaren kontserbazioa Gotzaindegiaren baliabideetara igaro zen zuzenean, eta zeharka, erakundeetara. Eta pentsatzekoa denez, artzain lanerako funtzionaltasun handieneko edo monumentu balio gehieneko elizei ematen diete lehentasuna. Parroki-arduradunak gero eta gehiago aldatzen dira, eta horrek ez du laguntzen egoera horren eraginak leuntzen. Tenpluen benetako egoerari buruzko kontrola lausotu egiten da, eta despertsonalizatu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.