288 Zenbakia 2005-02-11 / 2005-02-18

Euskobooks

Aipamena. Hizkuntzalaritza orokorra: arazoak eta ikuspegiak

Egileak: Andolin Eguzkitza, Maitena Etxebarria Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 230 ISBN: 84-7821-599-9 Ezaugarriak: Zortzi kapitulutan banatzen da liburua, bakoitza bere ariketa-sailarekin. Lehenengoan, benetako sarrera bat egiten da hizkuntz gaitasun eta hizkuntzari buruz, hots, zientzia linguistikoaren oinarrizko kontzeptuez. Bigarrenean, hizkuntzetan aurkitzen diren tipoen azterketa. Hirugarrenean, hizkuntzen desberdintasuna erabiltzen da eta proposatu diren hizkuntza-familien berri ematen. Laugarren kapituluak fonetikaz eta fonologiaz egiten du berba, h.d., hizkuntza naturalek beren funtzioa betetzeko darabilten material fonikoaz. Bosgarrenak morfologia du helburu. Seigarrenak, aldiz, joskera. Zazpigarrena semantikari eskainita dago, esanguraren teoriari. Zientzia linguistikoen alorrean egin daitezkeen sailak dira, azkenez, zortzigarren kapituluaren jomuga.