287 Zenbakia 2005-02-04 / 2005-02-11

Euskobooks

Aipamena. Ahalegina

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 230 ISBN: 84-7907-462-0 Ezaugarriak: Gizadiaren historia azter liteke borondatea eta gaitasuna oinarritzat hartuta, alegia, ahaleginari esker lortzen den borondatea, eta norbera aldatzeko nahiz nork bere burua gainditzeko gaitasuna oinarri direla. Ahaleginak gizakiari ahalbidetzen dio emanda jaso duenaz haratago joaten, lorpen berriak eskuratzeko eta jomuga berrietara abiatzeko. Gizadiaren historia, kontatu izan den bezalaxe, ahalegin ikaragarri baten historia da: hasteko, ingurura egokitu beharra,espeziearen bilakaera bera, politika eta gizarte antolamenduak lortzea, teknikako aurrerapenak, idealak asmatu eta garatzea,erlijiozko balioak eta helburuak, eta abar; eta gero, arteen historia bera, eta haien bilakaera.Ahaleginaren ideiak, beraz, aldaera asko ditu: pertsonalak, sozialak, kulturalak, ekonomikoak, ideologikoak, erlijiosoak, eta baita artistikoak ere. Gai horri aurre egiteko garaian, duela gutxiko hainbat artista kritikaren eta ironiaren artean dabil, baina ez dute falta batzuetan ikuskera arrunt ezkor bat, lotura eduki lezakeena, modu gaurkotuan, vanitas barrokoarekin eta bizitzaren hutsalkeria zentzuarekin. Lehian oinarritutako gizarte batean, eta lehiak berarekin dakarren ahaleginaren areagotzean oinarritutako gizarte batean, kapitalismo berantiarrak berezkoa baitu lehia hori, hor, bada, gizartean goraipatutako balioei egindako kritika eta ironia horiek ez dute inor epel uzten, agerian jartzen baitutezenbaterainoko krudelkerian murgilduta gauden. Irudi luke badela gure ahaleginak zertan erabili hausnartzeko eskari bat.