287 Zenbakia 2005-02-04 / 2005-02-11

Euskobooks

Aipamena. Euskareren Kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza Argitalpen Zerbitzu Nagusia Orrialde kopurua: 49 ISBN: 84-457-2145-3 Ezaugarriak: Euskararen Aholku Batzordea hizkuntza-normalkuntzan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertzeko, bideratzeko eta koordinatzeko harreman-organoa da. Egitekoen artean ditu, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza-normalkuntzari buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea eta euskararen erabilerari buruzko xedapenak ondo ezartzeko behar diren neurriak proposatzea Eusko Jaurlaritzari eta dagokien erakundeei. Kulturgintzaren eta komunikabideen jarraipenerako Batzorde-atalak 2003ko martxoaren 27an izandako bileran, batzorde-atal horrek langai izan ditzakeen hainbat gai identifikatu zituen eta, besteak beste, Euskararen kalitatea deiturikoa jo zuen lehentasunez jorratu beharrekotzat. Halaber, erabaki zuen, gaiaren inguruko mapa orokorra egitea, esparruak eta atalak finkatzeari begira. Honekin batera, hainbat kide proposatuta, Joserra Garzia jaunari, Kike Amonarriz jaunari eta Andoni Ega?a jaunari eskatu zitzaien horren gaineko dokumentua idaztea. Batzorde-atalean finkatu zen prozeduraren arabera, oinarrizko txostena mahai gainean jarri, eztabaidatu eta osatu egin zen. Euskararen kalitatea, Zertaz ari garen, Zergatik eta Zertarako izeneko argitalpena beraz, kulturgintzaren eta komunikabideen jarraipenerako Batzorde-atalak 2003.urtean eginadako azterketaren eta hausnarketaren emaitza da. Hona hemen, ba da, Euskararen Aholku Batzordeak euskararen kalitatearen inguruan euskal hiritar guztiei, eta bereziki, eragile publiko zein pribatuei zuzentzen dizkien aholku-proposamenak, lagungarri izango zaizkielakoan.