284 Zenbakia 2005-01-14 / 2005-01-21

Euskobooks

Aipamena. Sektore espezifikoetako marketina

Egilea: Mª Soledad Aguirre García (koord.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea Orrialde kopurua: 514 ISBN: 84-8373-681-0 Ezaugarriak: Merkatuek dituzten berezitasunetara egokitzea garrantzi handiko kontua da garai honetan; hori dela eta, enpresa- eta ekonomia-jardueraren hainbat sektorek dituzten berezitasunak ikusiko ditugu lan honetan, beti ere Marketina oinarri harturik, estrategiak aztertuz eta estrategien ikuspegia baliatuz. Hamalau ataletan, anitz sektore aztertu ditugu, gaurko eta etorkizuneko garapen ekonomikoan garrantzi handikoak guztiak: zerbitzuak, industria-produktuak, turismoa, osasun-zerbitzuak, gizarte-zerbitzuak, politika, banaketa komertziala, eta abar. Hamar irakasleren lana biltzen du liburuak; Merkatuen Ikerketa eta Merkaturatze alorrekoak dira guztiak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat ikastegitan irakasten dute, Sektore Espezifikoetako Marketina deritzan gaia emanez; gai hori Enpresen Kudeaketa eta Zuzendaritza lizentziatura-ikasketetan irakasten da. Lan hau, irakasleen lagungarri izateaz gain, profesionalentzat ere behar-beharrezko baliabidea da, marketinaren oinarri soilak baino areago doan testu bat eskaintzen baitie. Liburuaren ataletan garatzen diren gaiak lantzen eta ikertzen urtetan aritu dira egileak, eta adibide ugari erakusten dituzte, gure inguruko kasu benetakoak oinarritzat hartuta.