270 Zenbakia 2004-10-01 / 2004-10-08

Efemerideak

Efemeridea. Juan Jose Alkain, “Udarregi” bertsolaria, 1829ko urriaren 1ean



Oso gazte zela Usurbila joan zen bizitzera. Nekazaria zen bizibidez. Plazarik plaza bat-batean asko ibili zen eta bertso paper ugari ere argitaratu zituen. Bertso sailik ezagunenak ditu: Azpeitiko premioaren ondorengoak, Kontzejura etorri naiz, Larre-beyenak, Igeldoko mixioa, Familia bateko sesioa, etab. Antonio Zavalak Udarregiren bertsoak eta ibilerak bildu eta Udarregi bertsolaria (1966) izeneko liburuan argitaratu zituen. Bere bertsoen bitartez jakin dezakegu bizitza gogorra eduki zuela. 1895eko urriaren 2an zendu zen.