268 Zenbakia 2004-09-17 / 2004-09-24
Frantzisko Xabier. Esaten da 50eko hamarkadan atera zela lehen aldiz santua euskal pilotaren patroi izendatzearen ideia. Badirudi, Gil Lasanta jaunari otu zitzaiola, orduko Pilota Federazioko Lehendakaria. Proposamenarekin denak ados ziren.
Antza denez, Frantzisko Xabier pilotaria zen. Pariseko Unibertsitatean kirolari trebea omen zen behintzat. Garai hartan Parisen ohizkoa zen pilotan jokatzea, santuaren jaioterrian bezalaxe. Justo Pérez de Urbelek Frantziskok sagar batekin Japonen izan zuen pasadizoa jasotzen du, pilota bailitzan bota zuen.
Baina bere zaletasunaren testigantza politena bere eskuineko besoaren ikerketa izan daiteke. 1949an, Iruñara eraman zuten San Frantziskoren besoa eta bi eskuetako hatzetan okerdura bat ikusi zuten, esku pilotan ibiltzen direnengan ohizkoa den bezala.