252 Zenbakia 2004-04-30 / 2004-05-07
Bere bizitza eta obrengatik ezaguna, baina batez ere egotzi zioten bidegabeko prozesuagatik. Arga-Mirandan jaio zen 1503an. Alcalá de Henaresa joan zen gaztetan eta bertan apaiz ikasketak egin zituen. Trentoko kontzilioan esku hartu ondoren, domingotarren abade nagusi eta Felipe Karlos I.a erregearen semearen aitorle izendatu zuten. Inkisizioaren aholkularia izan zen eta luterotarren aurka ihardun zuen Espainian eta Herri Beheretan. Felipe II-ak Toledoko eta Espainiako lehen artzapezpiku izendatu zuen 1557. urtean. 1558an Katixima kristauari buruzko oharrak liburua eman zuen argitara. Liburu horretan agertutako esaldi batzuez baliatuta, Inkisizioko bere etsaiek epaitegira eraman zuten, heresien alde egin zuela salaturik, eta 1559an kartzelan sartu zuten. Epaiketan beste elizgizon nafar bat, Martin de Azpilcueta, izan zuen defendatzaile. Sei urteren buruan prozesua Erromara eraman zuten eta 1576an bukatu zen. Erruduntzat jo zuten epaileek eta Bartolomé de Carranzak ukatu egin behar izan zituen, hil hurrean, inoiz defendatu ez zituen heresiak. Handik gutxira hil zen. Paulino Uzcudun boxeolaria Errezilen jaio zen 1899ko maiatzaren 3an Iturria: Auñamendi Paulino Uzcudun. Errezileko Gurutze baserrian jaio zen. Txikitatik, bere indarragatik bereizi izan zen. Bere aita zendu zenean Zambranara joan zen, Arabara, han gaztelania ikasiz, eta ondoren Donostiara, txarkuteria batean lan egitera. Urte hauetan aizkolari bezela nabarmendu zen. 1923an Parisa abiatu zen,arrakasta lortzeko asmoz. Hala izan zen, hasieratik boxeoaren izar bilakatu baitzen. 1924an, Espainiako txapeldun zen. Txirrita bertsolariak, Uzcudun Donostian zela, 16 bertso sutsu bota zizkion. 1927an hasten da Uzcudunen lasterketa amerikarra, baina sarritan itzultzen zen Europara. Dirutza izugarria irabazi zuen. 34 urtekin, 1933an, Europara itzuliko zen behin betirako. Autobiografia bat idatzi zuen , Mi Vida , 1934an. 1935ean hasi zen bere kirol karreraren beherakada, “Detroiteko bombarderoaren” jipoiaren ondoren. Estraperlo kontu batengatik atxilotua izan zen. Askatasuna errekuperatu ondoren, Errezila bueltatu zen, gero Iruñeara eta ondoren Donostiara. Gerra ondoren, Madrila joan zen bizitzera. 1941ean borrokatu zuen azkenengo aldiz. Summersen Juguetes rotos filmean agertzen da (1966). 1985eko uztailaren 4an zendu zen. Menu EFEMERIDEAK Inicio > EM 253 > Efemerideak -->
2004/05/07-14