241 Zenbakia 2004-02-06 / 2004-02-13

Artisautza

Los Torío. Uhalgileak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

GARMENDIA YARZA, Koro

TORÍO-TARRAK

Uhalgileak

2004 / 02-06 / 02-20 En español

Egilea: Antxon Aguirre Sorondo Sarrera Artisaua Produktuak Prozesua Prezioak Bibliografia

PRODUKTUAK

Bandera eramateko gerrikoa. Florenciok Castromochoko (Palentzia) tailerrean aritzen zenean egiten zituen tresna guztiak abereentzat izaten ziren: uhalak, hedeak, lepokoak, idunekoak, muturgainekoak, gafak, jarlekuak, bastak, zakuak etab. Egiteaz gain, konpondu ere egiten zituen.

1959an Donostiara lekualdatu zenean, jarraitu zuen abereentzako tresnak egiten, baina hauez gain bestelako gauzak egiten hasi zen; hala nola, poltsak, diru zorroak, maletak, gerrikoak eta abar bezalakoak konpontzen.

Uhalgileek, gaur egun, ia ez dute nekazaritza munduarekin lotutako lanik egiten, eta, hortaz, Miguel Ángel poltsak, diru zorroak, maletak eta gerrikoak bezalakoak konpontzen aritzen da. Agiriak eramateko zorroak, armentzako zorro eta fundak, danborrarientzako hedeak, gerrikoak, banderak eramatekoak eta antzekoak ere egiten ditu. Zafrako aihotza zorroa.

Artisautza Harpidetza/Suscripción

Quiénes somos

Política de Privacidad

Avisos Legales

© Eusko Ikaskuntza

Galeria Inicio > Artisautza -->