Herriak
Otsailean zinema Kultura Etxean
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01-30/02-06 Otsailean zinema Kultura Etxean Zuriñe Velez de Mendizabala
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net
Urteko bigarren hilabetean zinea ikusteko aukera egongo da Aramaion. Ostiraletan izango da hitzordua, 22,30etatik aurrera, eta euro bat ordaindu beharko da Kultura Etxera sartzeko. cartelia.net
Hiru emanaldi eskainiko dituzte. Lehenengoa otsailaren 13an izango da, eta Una mente maravillosa pelikula pantailaratuko dute. Ron Howard zuzendari duen filmean Russell Crowe eta Ed Harris aktoreek hartzen dute parte, besteak beste. Otsailaren 20an izango da bigarren emanaldia, Victor Fleming-ek 1939an zuzendu zuen Lo que el viento se llevó film arrakastatsuarekin. Eta azkeneko pelikula otsaileko azken ostiralean emango dute, eta Shakespeare enamorado izango da pantailaratuko dutena. Joseph Fiennes aktoreak William Shakespeare antzezten du, eta Gwyneth Paltrow-k Viola De Lesseps.