Herriak
Julian Gorosperen hitzaldia Kultura Etxean
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2004/01-30/02-06 Julian Gorosperen hitzaldia Kultura Etxean Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net Txirrindulari profesional gisa. (Arg.vueltaciclistaespana.com) Urtarrilaren 27an, asteartea, Julian Gorospe txirrindulari ohia eta gaur Euskaltel Euskadi taldeko zuzendariak hitzaldi bat eskaini zuen Eskoriatzako Kultura Etxean. Eliteko kirolari baten bizitza eta bizipenak izan zen gai nagusia, eta bere bizipenen berri eman zien hara joandakoei. Ekitaldia Eskoriatza Kirol Elkartearen XL. urteurrenaren barruan antolatu zen.