240 Zenbakia 2004-01-30 / 2004-02-06

Herriak

Euskarari bultzada berria

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Eskoriatza Inicio > EM 240 > Herriak -->

2004/01-30/02-06 Euskarari bultzada berria Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Eskoriatzako Udalak euskara bultzatzeko urrats berri bat eman du. Horretarako, zenbait diru-laguntza eskainiko dituela adierazi du bertako Euskara Zerbitzuak. Hiru laguntza mota desberdintzen dira. Alde batetik, barnetegi zein euskaltegietako matrikulak ordaintzeko laguntzak dira.

Bigarren diru-laguntza Udako Euskal Unibertsitatean ikastaro bat egiteko izango da. Matrikularen %50a emango da kasu honetan. Eskoriatzan erroldatutako pertsonei zuzenduta daude lehen bi laguntzak. Azkenik, euskara hutsean errotuluak jartzeko dirua jarriko du Udalak. Testua ongi idatzi eta errotulua jartzeko baimena izatea dira laguntza jasotzeko bete beharreko bi baldintza.