233 Zenbakia 2003-12-05 / 2003-12-12

Herriak

Sergei Osokin akordeoilariaren emanaldia parrokian

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe

Menu HERRIAK Aretxabaleta Inicio > EM 233 > Herriak -->

2003/12/05-12 Sergei Osokin akordeoilariaren emanaldia parrokian Zuriñe Velez de Mendizabal

Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net

Iaz “Arrasate Hiria” Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan parte hartu eta lehenengo sariaren irabazlea izan zen Sergei Osokin-ek kontzertua eskainiko du gaur, abenduak 5, Aretxabaletan. Hitzordua arratsaldeko 20,00etan izango da herriko parrokian, eta Errusiako akordeoilari gazteak hainbat musika-pieza eskainiko ditu gerturatuko direnen belarrien gozamenerako. (Arg. merengue.ru) Sergeik Estatuko eta nazioarteko hainbat lehiaketetan parte hartu du, eta jaso dituen emaitzak oso onak izan dira. Osokin gazteak Arrasaten Hauspoz taldeak antolatzen duen sariketan ere bere tokia izango du, gonbidatua izan baita hainbat emanaldi eskain ditzan.