Herriak
Jesusmari Ugalde bergararra Ikerkuntzako
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
2003/12/05-12 Jesusmari Ugalde bergararra Ikerkuntzako
Euskadi sariaren irabazle Zuriñe Velez de Mendizabal
Deba Goieneko kultur albisteak helarazteko: zurkain@euskalnet.net (Argazkia: www.sc.ehu.es/sqwquimi/main.html) Jesusmari Ugalde Uribe-Etxebarria bergararrak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza departamentuak ematen dituen Ikerkuntzako Euskadi 2003 Saria irabazi du. Jesusmari Euskal Herriko Kimika-Fisika katedraduna da. Laborategian baino gehiago, bulegoan egiten du lan, kimika teorikoa egiten du.
Epaimahaiaren esanetan, kimika eta fisikaren arteko mugan nazioarte mailan eginiko ekarpen eta eragin handiagatik eman diote saria. Hodei interestelarren edo izarren arteko hodeien kimikaren esparruan eginiko lana azpimarratu du batez ere epaimahaiak.
Jesusmari hainbat elkartetako kide da, besteak beste, Eusko Ikaskuntza eta Espainiako Fisika Erret-elkartekoa.
